Kazetaritza egiteko modua aldatzen ari da. Baita irakurleen ohiturak ere. Apenas irakurtzen dute egunkaririk egungo gazteek. Horren aurrean, etorkizun latza du papereko euskarriak. Hala ere, sasikazetariak ez du uste guztiz desagertuko denik euskarri hori, ezta gutxiagorik ere: gazteek askorik irakurtzen ez duten arren, aurreko belaunaldietako heldu eta zaharrek ezin dute egunkaria eskuartean eduki gabe gosaldu. Ia ohartu gabe igaro da gizartea paperaren arotik digitalera; transizio horrek, ordea, ez du zertan betiko egunkarien desagerpena ekarri behar.
Hemendik mende erdira paperezko egunkariak irakurtzen jarraitzeko, ostera, aldaketa batzuk egitea ezinbestekoa da. Beharbada, gaurkotasunezko edukiak soilik interneteko edizioan argitaratu beharko dituzte, eta papererako utzi eduki landuagoak, astebukaeretan argitaratzeko, esaterako.
Dena dela, itxaron egin behar afera honen konponbidea ikusteko. Hori bai, mende erdia igaro baino lehen bilatzea komeni...
No hay comentarios:
Publicar un comentario